Bizikleta eta argazki makina ezinbestekoak dira 'Bidasoko bitxiak' pista jolasean parte hartzeko.
Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak, hau da, Hondarribiko eta Irungo udalek eta Hendaiako Herriko Etxeak,
Bidasoko bitxiak familientzako pista jolasa antolatu du, badiako hiru herrietan bizikletaren erabilera sustatzeko xedearekin. Parte hartu nahi duenak bere herriko turismo bulegoan lor dezake informazioa, edo
bidasoa.mobi webgunean. Hilaren 14ra arte dago izena emateko aukera.
Bidasoko bitxiak harrapatzera bizikletaz joan beharko da, eta helduek eta haurrek elkarrekin egin beharko dute —gutxienez haur eta heldu bana—. Hiru herriak zeharkatu beharko dituzte eta, aurkitzen duten arrasto bakoitzeko, argazki bana egin beharko dute. Baina adi egon, bilatu beharreko bitxiez gain bizikletak ere agertu beharko baitira argazkietan proba ontzat emateko.
Erantzunak urriaren 14ra bitarte aurkeztu daitezke eta bi modu daude egiteko:
posta elektronikoz —mezu bakoitzeko erantzun eta argazki bana bidaliz—, edota Bidasoko Interpretazio Zentroan (Irun eta Hendaia arteko nazioarteko zubiaren ondoan)
pendrive bat utziaz, asteartetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara (jaiegunak salbu).
Hiru herriak ezagutzeko aukera ematen du jolasak. Irudian, badia, Hendaiatik