Ur bizietako eslalonarentzat beharrezkoak diren elementuak konpontzen eta egokitzen ibili dira, besteak beste.
Santiagotarrak Elkarteko ur bizien taldea hasi da denboraldia prestatzen. Horri lotuta, joan den larunbatean auzolanean entrenamenduko tokia eta ingurua konpondu eta garbitzen ibili ziren.
Santiagotarrak elkartetik abiatu ziren San Miguel aldera (han entrenatzen du Santiagotarrak-ek) batzuk piraguan eta besteak bizikletan. Piraguistek, entrenatzaileek, laguntzaileek eta gurasoek parte hartu zuten.
Taldetan banatu ziren, eta batzuk ur bizietako eslalonarentzat beharrezkoak diren elementuak konpontzen eta egokitzen ibili ziren, eta besteak, ibaian eta ertzeetan pilatutako zaborrak biltzen. Hamaiketakoa ere egin zuten indarrak errekuperatzeko.
Igande honetan, urriak 2, izango du denboraldiko lehen lehiaketa ofiziala, Itsasun (Lapurdi). Ur Kipulak taldeak antolatu du, eta Santiagotarrak elkarteak aurreratu duenez, hasierako test modura erabiliko dute.
Ur biziak-Santiagotarrak