Bidasoa Bizirik-en laguntzarekin, iaz, 155 proiektu jarri ziren martxan, eta 175 lanpostu sortu zituzten.
Gazte ekintzaileak prestatzeko programa bat martxan dute Irungo Udalak eta Bidasoa Bizirik-ek: Gazteartean Prestakuntza. Aurten hirugarren urtez egingo dute, eta horien barruko tailerrak urriaren 3, 4 eta 5ean egingo dituzte.
Tailer horien bidez, gazteen artean ekintzaile izateko jarrerak bultzatu nahi dituzte, eta besteen konturako lanaren alternatibak badaudela ikusarazi. Horrez gain, proiektuak aurrera nola eraman erakutsiko diete. Eduki teoriko eta praktikoak egingo dituzte, eta berrikuntza eta sormena landuko dituzte.
2015ean Bidasoa Bizirik-en 824 pertsonekin lan egin zuten, eta horietatik 324 enpresa proiektu sortzeko prozesuan lagundu zuen. Azkenean, 155 proiektu jarri ziren martxan, eta 175 lanpostu sortu zituzten.
Izena ematea eta informazioa: Irungo Udalaren
webgunean edo
posta elektroniko bat bidalita.
18-30 urtekoek eta emakumeek aukera gehiago izango dituzte.