Argazki erakusketa antolatu dute Arma Plaza kultur gunean. Gaur inauguratuko dute.

Jaizkibel konpainia aurten, goizeko desfilean Kale Nagusia igotzen
Jaizkibel konpainia parekidea sortu zenetik 20 urte bete dira aurten. Bi hamarkada luze Hondarribiko Alardean parte hartzeko eskaera eginez eta, orain, ibilbide hori modu grafikoan bildu dute. Hogei urteetako argazki esanguratsuenetako batzuk bildu dituzte eta Arma Plaza kultur gunean erakutsiko dituzte hilaren 30era arte.
Gaur inauguratuko dute, 18:00etan. Jaizkibelen hitzetan, erakusketarekin “harritu, hunkitu eta konponbideak bilatzeko ahaleginak berretsi ditugu”.