Bilera egingo dute Gazte Xaian, herri jokoen aro modernoko IV. edizioa prestatzen hasteko.
Urtarrilean hasiko dira hurrengo Hondarribiko Herri Olinpiadak, garai berriko IV.ak. Behintzat, urtezarra baino lehenago ez da inaugurazioa izango, hori da datei dagokionez aurreratu daitekeen gauza bakarra. Ikusleentzat denbora gehiegi oraindik, baina antolatzaileentzat galtzeko astirik ez.
Horregatik, gauza asko kontuan hartu behar direlako, lehen bilera egingo dute aste honetan bertan, eta gazteei agertzeko deia luzatu diete: “Talde motorrean parte hartzeko gogotsuen zaudeten guztiak etorri eta, horrela, elkarrekin ekingo diogu aurtengo olinpiadak antolatzeari”.
Ostiralean izango da bilera, 18:30ean, Gazte Xaian. HITZAk jakin izan duenez, beste gauzen artean, Logo Lehiaketa Hok Ezpattukek berriro irabazten badu zer egin aztertu beharko dute.
Errepasatu hemen aurreko ekitaldietako albiste eta galeria guztiak.
Aurreko edizio bateko herri bazkaria, Zumardian