Kartzela, ARTibismoa eta feminismoa erakusketa inauguratuko dute, bihar, Hazia kultur elkartean. Hilaren 27ra arte egongo da bertan, eta hilaren 29an, Lakaxitara egingo du jauzi, urriaren 16ra arte.
Isolamendua izango da erakusketaren ardatza,eta Itziar Moreno eta Oihana Garmendiaren kasuak gogorarazi dituzte antolatzaileek: “Urteetan bakartuta egoteaz, diziplina metodikoaz, beren izate askeak apaldu nahi izan dituzte, ezereztu. Aitzitik, estatuak, bere menperatze makina basati eta perfektuenarekin ere, ez du xedea lortu”.
Hala, isolamenduari artearen eta feminismoaren bidez erantzun nahi diote erakusketaren bidez: “Arteak, badu, beste espresio batzuez esaten ezinezkoak diren mezuak helarazteko gaitasuna”. Horren erakusgarri izango da hainbat artelanekin osatutako erakusketa.
Itziar Moreno bakartu zutenean hori salatzeko Fresnesera egindako martxa.