Kontratazio publiko osoan, hiriaren ongizatea kontuan hartzea nahi du SPIk.
“Urtebete pasatu da”, gogorarazi du Si Se Puede Irunek (SPI), gizarte klausulen erabilera zabaltzeko erregelamendua egiteko eskatu zutenetik. Aurrera eman ez dela kontuan hartuta, ordea, lanketa berriro martxan jartzeko eskatu dio gobernu taldeari.
Denbora horretan, gobernu taldeak gizarte klausulak ezartzeko aldeko jarrera erakutsi duela esan du SPIk: “Konpromisoa lortu ondoren, nahikotzat jo genuen zirriborroaren zain geratu ginen bitartean, baina ez dugu zirriborrorik jaso”.
Orain arte, kontratu bakan batzuetan baino ez zirela aplikatzen azaldu du udal taldeak, aniztasun urrikoetan. Edonola ere, kontratazio publiko osoan, hiriaren ongizatea kontuan hartzeko eskatu du SPIk, eta gutxiago kostatzea ez izatea irizpide bakarra, hori “bidegabea” dela uste baitu.
Hain zuzen, gizarte klausula horien bidez, udalarekin sinatzen duten enpresek Gipuzkoako Lan Hitzarmenak bete beharko dituzte, lan segurtasuna bermatu, enpresa txiki eta ertainei lehentasuna eman eta enpleguaren egonkortasuna, besteak beste.
SPIko kideak