Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Santa Maria Ateko armarria zaharberritzen hasi dira

Leda eskultura ere zaharberrituko dute.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia
2016/09/19
Santa Maria ateaurrea

Monumentua estali dute obrarako, baina arkua itxi gabe

Hondarribiko Santa Maria Ateko armarria garbitu eta zaharberritzeko lanak abiatu dituzte, baita Leda eskulturan ere. Horrelako lanetan aditua den Artemis Restauracion enpresak burutuko du obra eta plan zabalago baten parte dira ekintzak. Izan ere, hiriko ondare eskultorikoa mantentzeko programa zabalago baten barruan kokatzen dira orain hasiko diren lanak. Aurretik, besteak beste, San Juan de Dios eskultura eta Apezkipu plazakoa konpondu zituen udalak eta, urtea amaitu aurretik, Hartza eta kandana, San Kristobal eta Lehoia konpondu nahi dituzte. “Urte amaierarako ikusi ahal izango da ondare guzti hori, guztiz birgaituta”, adierazi du udalak. Orotara, 40.368 euro inbertituko ditu Hondarribiko Udalak aurten ondare eskultorikoa mantentzeko lanetan, horietatik 6.560 euro Santa Maria ateko armarrirako izango dira. Ez da asko Santa Maria ateko armarria konpondu zutela, hamalau urte inguru. Baina dagoen lekuan egonda, berriro garbiketa behar duela adierazi du udalak, eta etorkizunera begira produktu bereziekin babesten saiatuko direla: “Airearen kontaminazioaren, euriaren eta bestelako agenteen eraginez, garbiketa behar du. Produktu biozidak eta tentsioaktibo neutroak eskuzko teknikekin uztartuko dituzte, eskuila eta bisturiekin. Ondoren, eguraldi txarraren eragina ekiditeko, produktu hidrofugoekin babestuko dute”. Santa Maria atea konpontzen duten bitartean ez du oinezkoengan eta trafiko mugatuarengan eraginik izango, ezarri duten babes saredun aldamioak ez baitu arkua ixten. Baita Leda ere Santa Maria Ateko armarriaz gain, Leda eskultura ere berrituko dute: “Likenen eta algen eraso biologikoak jasan ditu, urarekin kontaktuan dagoelako”. Besteak beste, egitura barruko burdinezko hagak herdoilu eta zabaldu zaizkio, beltxargak mokoa galdu du eta Ledaren bularraldeak pintura orbanak ditu. “Tentsioaktibo neutroak eta produktu hidrofugoak erabilita garbitzeaz gainera, arrakalak eta gainerako kalteak konponduko dituzte”, erantsi du udalak. Leda eskulturaren konponketek 4.650 euroko aurrekontua dute.
Leda eskultura

Leda eskultura berrituko dute datozen asteetan

Irakurri: Hondarribiko armarria, bakarra eta bitxia
Ikusi: Eskulturak bilatzeko aitzakia
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.