Urteurren hori inoiz ez ahazteko artelan bat jarri nahi dute, elkartearen instalazioetan.
Santiagotarrak elkarteak 50 urte bete ditu aurten, eta urteurren hori inoiz ez ahazteko artelan bat jarri nahi du udalak, elkartearen instalazioetan. Horretarako, ideia lehiaketa bat prestatzen ari da, eta proposamenak urriaren 1ra arte bidal daitezke. Bakarka edo lanean aurkez daitezke lanak.
Ideia lehiaketan kontuan hartu beharko dute partaideek gehienezko aurrekontua 20.000 eurokoa izango dela. Horrez gain, segurtasun baldintza guztiak bete beharko dira, eta artelanak iraunkorra izan beharko du. Iraunkortasuna ere (alegia, materialak aprobetxatzea, inguruan ekoiztea, inguruan ahalik eta inpaktu gutxien edukitzea…) kontuan hartuko dutela esan du udalak.
Proposamenak kontuan hartu beharko du taldearen Santiagotarrak-en ibilbidea eta 50 urteurrena.
Udalak eta Santiagotarrak elkarteak bost lan aukeratuko dituzte, eta horietatik hiru izango dira finalistak. Sari bakarra egongo da 4.000 eurokoa, eta gainontzeko bientzat akzesita, 1.00 eurokoa, banatuko dute. Informazio gehiago
www.irun.org.
Pedro Alegre, Olatz Zabala, Antxon Arellano eta Ignacio Galartza, 50. urteurreneko ekitaldien aurkezpenean