Amnesty Internationalen eskutik,
Maitatzea ez da delitua. Gure borroka Afrikan erakusketa ikusteko aukera izango da Kabigorrin, bihartik hilaren 25era arte. LGTBI komunitateak bere eskubideen alde Afrikan egiten ari den lana ezagutzera emango dute 27 argazkiren bidez.
Argazki horiek Kenya, Hegoafrika, Kamerun, Zambia eta Ugandan atera dituzte, eta homofobia eta transfobiaren kontra borrokatzen duten emakume eta gizonak agertzen dira.
Era berean, Noxolo Nogwaza eta Jean Claude Roger Mbede ekintzaileei eta “maitatzea delitua ez dela defendatzeagatik bizia galdu zutenei” omenaldia egin nahi diete erakusketaren bidez.
Amnesty International-ek jakinarazi duenez, Afrikako 38 estatuk sexu bereko helduen harreman onartua kriminalizatzen dute, eta indarkeria pairatzen dute sexu gutxiengoek. Homosexualitatean legala den herrialdeetan, berriz, Hegoafrika, kasu, ohikoak izaten dira, LGTBIren kontrako gorroto delituak. Edonola ere, kolektiboak beren eskubideak eskatzen jarraitzen du, “nahiz eta zaila gertatu hainbat kasutan”.
Kamerunen hildako homosexualak.