Haize bolada handiak espero dira datozen orduetan Bidasoan, eta euri asko.

Gurutze Gorriko sorosleetako bat, hondartzan, enbata iritsi den unean
Iritsi da Bidasora ere eguerdian Euskal Herriko mendebaldetik sartu den frontea. Arratsaldeko lehen orduetan haize bolada handiak eragin ditu Gipuzkoako barnealdean eta dagoeneko kostaldera iritsi enbata. Euria ere ekarri du.
Higerren dagoeneko 78 kilometro orduko haizea neurtu dute, baina oraindik asko handitzea espero da —Donostiako Santa Klara uhartean 107,2 neurtu dute orain gutxi—. Mendebaldetik eta ipar mendebaldetik jotzen du eta olatu handiak eragingo ditu.
Ikusi hemen hondartzako egoera zuzenean

Haizeak edukiontzi batzuk bota ditu dagoeneko. Hondarribiko kirol kaian hartutako irudia da