Ostiraletik igandera izango da Expogrow kalamuaren azoka Ficoban.
Ostiraletik igandera izango da Expogrow kalamuaren azoka Ficoban. Bosgarren ekitaldia beteko du, eta aurtengoa izango da inoizko handiena, hiru pabiloitik lau izatera pasako baita. Horrez gain, 175 enpresa eta 700 profesionalek parte hartuko dute, eta 150 komunikabide baino gehiago baimendu dituzte.
Ohi bezala, azokaren puntu garrantzitsuenetako bat Nazioarteko Foro Soziala da, eta aurten kalamuaren medikuntza eta terapia erabilerak jorratuko dituzte. Zentzu horretan, kalamuaren erregulazio arduratsua defendatuko dute. Bertan parte hartuko duten adituetako batzuk dira honakoak: Zara Snapp, Hanka Gabrielova, Bareket Shiff-Keren, Ana Maria Gazmur, Raul Elizalde eta Aracelil Manjon-Cabeza.
Musika ere ez da faltako Expogrown. Taula gainera igoko dira, hala nola, El Langui, Biga Ranx, Scarecro, Inna Modja, Sara LUgo eta Ogun Afrobeat-ek. DJak ere ez dira faltako: Victor Santana eta Don Cornelius.
Horrez gain, slackline, graffitiak, haizearen tunela, bakarrizketak, aurkezpenak (SFDK-ko Zatu eta El Langui).