100. urteurrenean, lau momentu historiko erreproduzituko dituzte errealitate birtuala eta 3D teknologien bidez, Hedatutako Zubia tailerrean, CBAn.
Etorbidearen zubia momentu historiko garrantzitsuen lekuko izan da. Orain, zubiaren ehungarren urteurrenean, horietako lau erreproduzituko dituzte errealitate birtuala eta 3D teknologien bidez, CBA liburutegian emango duten Hedatutako Zubia tailerrean. Zubiaren eraikuntza, 1936ko gerra eta Irungo sutea, 50eko hamarkada eta gaur egun izango dira lau momentu horiek.
Dagoeneko tailerrean izena emateko epea ireki dute, eta Jaime de los Riosek emango du goizez (10:00etatik 13:30era). Horretarako, 943 50 54 20 telefono zenbakira deitu behar da edo
email bat bidali.
Maiatzean egin zuten tailer hori lehen aldiz eta orain berriro errepikatuko dute. Oraingoan, gainera, karta joko batekin abiatuko da ikastaroa. Bertan, Irungo pertsonaia historikoak jasota egongo dira, eta helburua da pertsonaia bakoitzaren istorioa ezagutzea eta agertoki bakoitzean txertatzea.
avenida zubia (Argazkia: egeriamujeresenviaje.blogspot.com)