Gaurtik aurrera hastekoak ziren Euskotreneko trenak Irun eta Donostia arteko bidea 15 minutuero egiten, baina langileak greban daude.
Gaurtik aurrera hastekoak ziren Euskotreneko trenak Irun eta Donostia arteko bidea 15 minutuero egiten. Irungo EAJ pozik agertu da iragarritakoa “martxan” jartzeagatik. Edonola ere, gaur, Euskotreneko langileak greban dira, eta gutxieneko zerbitzuak daude martxan. Ordu puntetan izan ezik, (orduerdiro daude) egun osoan orduero izango dira trenak Donostia eta Hendaia artean. Hain zuzen, maiztasuna handitu izana da horri erantzuteko nahikoa langile ez izateagatik.
Neurri horrek Irun eta irundarrek “hain beharrezko” duten mugikortasun jasangarria “hobetuko” duela iritzi dio EAJk. Maiztasun aldaketa horren jatorria “entzute aktiboa, instituzioen konpromisoa eta hiritarren eskaerari erantzutea” izan dela uste du talde jeltzaleak, eta hori “oso pozgarria” dela.
Kateako Euskotren geltokia (Bentak).