Uztailaren 1etik abuztuaren 31ra 9.782 lagun pasatu dira Oiasso museotik, udaleko Kultura Departamenduak jakinarazi duenez. Inoiz udan jaso duen bisitari kopuru handiena izan da, eta iaz baino 1.700 lagun gehiago jaso ditu museoak.
Uda mugimendu handiko garaia izaten da Oiasso museoan, eta Dies Oiassonis erromatar jaialdia da horren lekuko. Horrez gain,
Sexua erromatar garaian erakusketak ere bisitari ugari erakarri ditu. Oraingoz, 2.481 lagunek ikusi dute, gehienak, irundarrak, nahiz eta Gipuzkoako beste herri batzuetatik ere etorri diren, udalaren esanetan. Hilaren 18ra arte iraungo du erakusketak.
Beste ekintzetako bat tren berdean egindako irteerak izan dira, Irugurutzeta harrobira eta Santa Elena nekropolira egindako bisitak izan ziren. Guztira, 1.111 lagun pasatu dira bertatik.
Oiasso museoa, Dies Oiassonis jaialdian.