Lurdes Zubeldia eta Mercedes Iridoyren senitartekoek piztu dute suziria. Gero urrezko intsignia jaso dute bi emakumeek.
Alkatea, omenduen senitartekoekin, suziria pizten
Lurdes Zubeldiaren eta Mercedes Iridoyren familiek piztu dute Hondarribiko Jaien hasiera ofiziala iragartzen duen suziria. Bi emakumeek hiriaren urrezko intsignia jaso dute gero udaletxean, Txomin Sagarzazu alkatearen hitzetan, “herrigintzari aitortza” egiteko balio izan duen ekitaldian. Gaztelu gainetik bota dute suziria, Sagarzazuk lagunduta, eguerdiko hamabietako kanpai-hotsekin batera.
Jaien hasiera ofiziala egin dute hortaz, intsigniak banatu, haurren danborradari harrera egin… ekitaldi ofizial asko biltzen dituen eguna izango da gaurkoa. Luzea izango da gaurko eguna bart aita galdu duen alkatearentzat.