Kuadrillen Egunean txosnak eta tabernak goizegi ixten dutela salatu dute eta protesta egingo dute arratsaldean.
Hondarribiko gazteak kexu dira udalak ezarritako txosnen eta tabernen ordutegiarekin. Atzo, Kuadrillen Eguna izanik, goizegi itxi zituztela deritzote: “Ez da normala herriko jaietan horrelako egoera bat edukitzea eta beste inongo aukerarik ez edukitzea”, salatu dute.
Horregatik, gaur arratsalderako protesta ekitaldira deitu dute. 19:00etan elkartuko dira udaletxe azpian “argazki bat ateratzeko denak elkarrekin”. Gazteek iragarri dute errespetuz egin nahi dutela euren iritzia zabaltzeko ekitaldia.
Gaur goizerako gosari herrikoia eta toka txapelketa zegoen iragarrita txosna eremuan, Gazte Xaiak antolatuta. Egitarau ofizialean 09:30ean izango zela ageri bada, gazteen asmoa lehenago egitea zen, kuadrillen afari osteko gaupasarekin lotzeko.
Txosna eremua, itxita, gaur goizean