Udaltzainak aste honetan harrapatzeak saihestera begira jarriko dira.
Udaltzaingoa aste honetan harrapatzeak saihestera begira jarriko da, eta helburu hori lortzeko kanpaina martxan jarri du, gaurtik igandera arte indarrean egongo dena.
Kanpaina horretan ibilgailuetan bakarrik ez dute arreta jarriko, baita oinezkoetan ere. Biek seinaleak errespetatzen dituztela zainduko dute, herriko kaskoan: semaforo gorria, zebrabidea, txirrindulariak…
Udaltzainek ohiko miaketak zorroztuko dituzte harrapatzeak saihesteko asmoz. Horren bidez, bai gidariak baita oinezkoak kontzientziatu nahi dituzte seinaleak errespetatzearen gainean, istripuak ahalik eta gehien murrizteko.
Irungo Udaltzaingoak jarriko ditu kontrolak