Ikastaroen bidez, prebentzioa lantzeaz gain, babesa eman nahi die gurasoei.
Haur baten etorreraren aurrean gurasoak ahalik eta formatuen egoteko ikastaroak antolatu ditu Irungo Udalak. Ikastaro horiek hiru adar izango dituzte: Osasuna eta zainketa, Garapen psikologiko eta emozionala eta Aisia, jolasa eta harreman sozialak. Ikastaro horien bidez, prebentzioa landu nahi dutela aurreratu dute udaletik, eta era berean gurasoei babesa eman.
Hirurak arlo bakoitzean adituak diren lagunek emango dituzte. Osasuna eta zainketaren gaineko xehetasunak Itsaso Mujika erizainak eta Gipuzkoako Erizain Eskolako irakasleak emango du; arlo psikologikoaren gaineko ikastaroa, berriz, Ion Arruabarrena haur eta familia psikologoak eta azkenik, aisia eta harreman sozialen gaia Luis Maria Rubiorekin landuko dute gurasoek. Ikastaroak berdintasun ikuspegitik emango dituztela gaineratu du udalak.
Ikastaroa larunbatero izango da, 10:00etatik 13:00etara, eta haurtzaindegi zerbitzua izango da. Lehen eguna hilaren 17an izango da eta azkenekoa abenduaren 10ean. Dagoeneko izena eman daiteke
Interneten edota 010 telefono zenbakian (Irundik kanpo deituz gero 943 50 51 52).
Ume eta guraso baten eskuak.