Sare Antifaxistak antolatuta, merezitako omenaldia jaso zuten duela 80 urte errefuxiatu izan zirenek atzo.
Duela 80 urte ehunka lagun izan ziren Irun eta Hendaia lotzen dituzten zubiak zeharkatu behar izan zituztenak, gerraren ondorioz. Euren etxea eta bizitza utzi behar izan zuten atzean, gaur munduko beste zenbait tokitako lagunek egin behar izan duten moduan. Atzo horiei guztiei omenaldia egin zieten Etorkizunaren zubian eta Santiago zubian.
Sare Antifaxistak antolatu zuen ekitaldia, eta duela 80 urte zubia gurutzatu behar izan zuen Angela Rodriguez ere bertaratu zen, baita lagun horien senideak ere. Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformako kideak ere bertan izan ziren.
Argazkiak
Angula Berria-renak dira.
Duela 80 urte Bidasoa gurutzatu zutenei omenaldia egin diete.