Bero handia eta primerako giroa Guadalupeko Igoeran.
Beroa izan da gaurko lasterketan protagonista.
313 partaide izan dira gaur Bidasoa Atletiko Taldeak antolatutako 40. Guadalupeko Igoeran. Beroak estutu du, eta maldan gora ederki sufritu dute korrikalari askok. Giroa, edonola ere, ezin hobea izan da beste behin, atleta zein lasterketa ikustera bildutakoen artean.
Antolakuntzak sariak banatu dizkie helmugaratu diren lehen bost gizon eta emakumeei. Ondokoak izan dira:
Gizonak
- Ander Sagarzazu
- Iker Oliveri
- Raul Gomez
- Aritz Garin
- Jon Garaiartabe
Emakumeak
- Aratz Rodriguez
- Maialen Muñoz
- Sandra Piera
- Ane Zabala
- Karen Ortiz de Guinea
Sailkapena