Albacetek mendean hartu zuen asteazkenean talde irundarra.
Albacetek mendean hartu zuen asteazkenean Real Union, eta ondorioz, Errege Kopatik kanpo geratu da. 2-1 geratu zen markagailua.
Etxeko taldea, Albacete, aurretik jarri zen markagailuan, 15. minutuan. Bigarren golak min egin zieten zuri-beltzei; lehenengoa jaso eta zazpi minutura etorri zen.
Bigarren zatian presio gehiago egiten saiatu ziren, eta azkenean, Albaceteren atea zulatzea lortu zuten, baina markagailu iraultzerik gabe.
Asteburu honetan, Bigarren B mailako partidua izango du Real Unionek. Zubietan jokatuko du Sanseren kontra.
Real Union-Barakaldo partida (Argazkia: Pasion Txuribeltz)