Inoiz baino turista gehiago izan da eskualdean: ia 40.000 lagun pasatu dira turismo bulegoetatik.
Aurtengo udan inoiz baino turista gehiago izan da Bidasoan. Bidasoa Bizirik-en arabera, guztira, ia 40.000 (39.996) lagun pasatu dira Hondarribia eta Irungo turismo bulegoetatik, iaz baino 2.084 lagun gehiago.
Bisitari gehienak Hondarribitik pasatu direla gaineratu du, 36.403 bisita jaso baituzte Arma plaza eta Kirol Kaiko turismo bulegoetan, eta ia 3.600 Irungo Luis Marianoko bulegoan. Turista gehiago izan da abuztuan (24.360) uztailean baino.
Bisitari gehienak Espainiako Estatutik (Madril, Andaluzia) edo Herrialde Katalanetatik etorri dira (%62), eta gainontzekoak Frantziako Estatutik edota Alemania, Italia, Erresuma Batua eta Belgikatik.
Hotelen okupazioa mantendu egin da. Uztailean %86an eta abuztuan %94ean.
Arma Plazan muntatu dute ‘Bidasoa Orrazten’ erakusketa