Lehia makal hasi arren, bosgarren denborarekin sailkatu da biharko seiko finalerako.
Ion Areitio txirrindulari hondarribiarrak Munduko Bike-Trial Txapelketako sei onenen finala jokatuko du bihar, ostiralez, atzoko sailkapen proban bosgarren geratu eta gero. Atzo hasi zen txapelketa Fucine Val di Solen (Italia) eta ozta-ozta egin zuen aurrera Areitiok, asko sufrituta. “Hasiera oso txarra izan dugu gaurkoan [lehen itzulian 12. sailkatu zen], baina egoerari buelta emateko gai izan gara”, adierazi zuen proba amaituta.
Iaz Abel Mustieles aragoarrak irabazi zuen urrea Munduko Bike-Trial Txapelketan, Lucien Leiser suitzarraren eta Benito Ros nafarraren aurretik. Lehiaketa horretan Areitiok domina bakarra du Elite Mailan, 2012an Saalfelden hirian (Austria) lortutako brontzea.
Horren aurretik, Gazte Mailan bi urtez jarraian igo zen podiora. 2009an Canberran (Australia) bigarren sailkatu zen eta hurrengo urtean, Mont Saint Annen (Kanada), urrezko bi domina eskuratu zituen, 20″ko modalitatean —gurpil txikian, ohi duena—, eta 26″-koan —gurpil handia—.
Trentinon ari dira aurtengo Munduko txapelketa egiten, Fucini Val di Solen