Azaroaren 27an izango da 100 kilometroko lasterketa, Los Alcazaresen (Espainia).
100 kilometroko munduko txapelketan parte hartuko du Xabier Alonso BAT Bidasoa Atletiko Taldeko ultrafondista irundarrak. BATek jakinarazi duenez, Espainiako Federazioaren deia jaso du lasterketa horretan parte hartzeko. Azaroaren 27an izango da, Los Alcazaresen (Murtzia, Espainia).
BATen arabera, pozarren eta harro dago deitu diotelako.
Sei atleta deitu dituzte, eta horietatik hiru, gipuzkoarrak dira: Asier Cuevas egungo munduko txapeldunordea eta Ibon Esparza Seregnoko 100 kilometroak probako irabazlea.
Xabier Alonso (ezkerretik hasita, lehena) podiumean.