Egun, behin-behineko aparkaleku bat dago jarrita.
Palmera-Monteroko lanak egin ondotik, Juan Wollmer plazan behin-behineko aparkalekua jarrita dago, baina beste irtenbide bat eman nahi dio udalak. Horrela, obra proiektua idazteko lanak esleituko dituztela jakinarazi du.
Proiektua Uzcanga Arquitectos enpresak idatziko du, 42.000 euroko aurrekontuarekin. Udalak gaineratu du aurtengo aurrekontuetan badagoela partida bat proiektu hori lizitatzeko.
Behin proiektua idatzita, udalak auzotarren iritzia kontuan hartuko duela esan du. Horretarako iritziak eta proposamenak jasotzeko prozesu bat irekiko duela jakinarazi du.
Juan Wollmer plaza (Argazkia: Google)