Kontraturen bat sinatzen bada, uko egiteko eskubidea dagoela jakinarazi du KIUBek.
Bulegoan azken egunetan izandako kontsultak medio, hainbat aholku eman ditu KIUBek (Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoa) gas eta elektrizitate enpresetako komertzialen bisiten aurrean. Hala, bisita horiek bezero berriak lortzeko egiten dituztela kontuan hartzeko azaldu du.
KIUBen arabera, ez zaie zertan inongo daturik eman behar. Gas edo elektrizitate konpainiek daturen bat behar izanez gero, aurretik jakinarazten dutela zehaztu du eta teknikari batek bisita egin behar badu ere aurretik abisatzen dutela eta idatziz gaineratu du.
Bestalde, kontraturen bat sinatzen baldin bada, atzerabuelta badagoela esan du. Izan ere, hamalau eguneko epea dago kontratu hori atzera botatzeko, uko egiteko eskubidea dela eta. Horretarako, KIUBekin harremanetan jartzea nahikoa da: bulegotik pasata (HAZen San Martzial, 2),
email bat idatzita edo 943 50 55 36 telefono zenbakira deituta.
gasa