Hondarribiko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako Departamentuak erasoen kontrako kanpaina egingo du jaietan. Udalak adierazpen instituzionala onartu du gaur.
Hondarribiko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako Departamentuak eraso sexisten kontrako kanpaina egingo du herriko jaietan. “Gaiaren inguruan informatzeko eta sentsibilizatzeko” kartelak, esku-orriak eta pin-ak prestatu ditu zerbitzuak, eta jaietan banatuko dituzte, jarrera sexistek herriko jaietan lekurik eduki ez dezaten.
Horri lotuta, Hondarribiko Udalak “indarkeriarik gabeko jaien aldeko” adierazpen instituzionala sinatu du gaur. Udalean ordezkaritza duten alderdi guztiek adostu dute testua (EAJ, Abotsanitz, EH Bildu, PSE-EE eta PP). Testuak “sexu erasorik gabeko Jai Nagusien aldeko konpromisoa” azaltzen du eta herritarrei “sexu erasoak gerta daitezkeen egoerak saihesteko” eskatzen die.
Irakurri adierazpen instituzionala
Gizarte Zerbitzuetako Departamentuak kanpaina egingo du jaietan