Larunbat honetan izango da, 4,7 kilometroko proba, Bidasoa Atletiko Taldearen eskutik.
Behobide, dena emanda
Bidasoa Atletiko Taldea 40. aldiz ari da prestatzen Guadalupeko Igoera. Larunbat honetan, hilak 3, izango da, ohi bezala, Hondarribiko jaien atarian.
Dagoeneko izena eman daiteke
kirolprobak.com webgunean. Edonola ere, egunean bertan izena emateko aukera izango da 16:15etik 17:30era. Izena emateko 10 edo 12 euro ordaindu beharko dira txip motaren arabera, eta egunean bertan, 16 euro.
Lasterketa 4,7 kilometrokoa izango da, maldan gora, eta Jostaldi pilotalekutik aterako dira korrikalariak.
Eskaintza mantendu du antolakuntzak, eta koadrilen arteko sailkapena ere izango dela gaineratu du. BATen arabera, azken urteetako parte hartzea 350 korrikalari ingurukoa izan da.
Guadalupe Txikia
Helduak maldan gora dauden bitartean, haurrek ere izango dute eurentzako eskaintza. Hala, eurentzako lasterketak egingo dituzte (13 urtera arte) adin eta distantziaren arabera banatuta. Izen ematea doan da, baina egin behar da
kirolprobak.com webgunean.
Honakoak, izako edizioaren helmugako hainbat argazki dira.