Oinarrizko neurri batzuk proposatu ditu: ibilgailu pisutsuen trafikoa mugatzea eta beste errail bat gehiago jartzea.
Ilarak ohiko bihurtu dira Biriatuko ordainlekuan, eta horiek pairatzen ari dira herritar nahiz kamioilariak. Gipuzkoako Ezker Anitzak horiei irtenbide bat “lehenbailehen” emateko eskatu die Eusko Jaurlaritza, aldundi nahiz Euskadi-Akitania euroeskualdeari.
Bere aldetik, oinarrizko neurri batzuk proposatu ditu: ibilgailu pisutsuen trafikoa mugatzea eguneko ordu zehatz batzuetan, eta Irunerako bidean beste errail bat gehiago jartzea.
Ezker Anitzak gogorarazi du, urteko lehen sei hilabetetan 143 ilara egun izan zirela, eta egun ere ilarek jarraitzen dutela, “azken aste hauetan askoz gehiago, gainera”. Aldundiko nahiz Eusko Jaurlaritzako arduradunek Frantziako Gobernuarekin irtenbideren bat aurkitzeko beharra nabarmendu zutela gogorarazi du, baina egoera hobetzeko neurririk ez dela hartu.
Auto ilarak, Biriatuko ordainlekuan