1936ko irailaren 4an izua nagusi zen Irunen. Askok euren etxea utzi behar izan zuten, sugar eta matxinoetatik ihesi. Hiriaren erdigunea sugarren artean erretzen ari zen. Colon pasealekua, San Juan plaza, Kale Nagusia, Eskoleta kalea, Eliza kalea, Cipriano Larrañaga, Aduana eta Hondarribia kaleak kiskalita geratu ziren. Ehunka lagunek gurutzatu zuten Bidasoa ibaia egun hartan eta hurrengo egunetan. Urtebetean, hiriko errolda erdira jaitsi zen: 18.539 lagun, 1936an, eta, 9.000 pasatxo, 1937an.
Lagun horiek gogoan, datozen egunetan hainbat ekitaldi egingo dituzte Irunen. Lehena ostiralean izango da, 12:00etan, Etorbidearen zubian. Irungo eta Hendaiako udalek parte hartuko dute, eta bertan izango dira Jose Antonio Santano Irungo alkatea eta Kotte Ezenarro Hendaiako auzapeza. Zubiaren barandan oihal gorrizko zintak lotuko dituztela aurreratu dute udaletik. “Egun hartan hautsi ziren bizitza proiektuak herritar guztien oroimena ekarri nahi ditugu”, gaineratu du.
Santanok aurreratu duenez, aurrerago plaka bat ere jarri nahi dute, Irundik atera behar izan zuten guztien omenez, eta era berean, Etorbidearen zubiaren ehungarren urteurrenaren harira.
Herritarrei irekia egongo da ekitaldia, eta oihal gorriak jasotzeko aukera izango da Turismo bulegoan nahiz Luis Marianoko lorategian.
Igandean, urteurrenaren egunean, beste ekitaldi bat izango da, 12:00etan, Santiago zubian. Sare Antifaxistak antolatu du Geu ere izan gara errefuxiatuak lelopean.
Irungo sutea (Argazkia: euskomedia.org)
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.