Jose Angel Ligero artistaren
Tradición lanak iragarriko ditu 2016ko Hondarribiko Jai Nagusiak. Alfarokoa (Errioxa) da Ligero eta, epaimahaiaren ustez, bere lana izan da aurkeztutako 43 kartelen artean onena. Bigarren tokian Veronica Ordozgoitiren
Alar sailkatu da eta hirugarren Eneko Herizen
Siluetak.
Jonan Basterretxeak, Javier Sagarzazuk, Julian Lazkanotegik eta Estitxu Ortolaizek osatu dute epaimahaia aurten, Maria Serrano eta Kalixa Silanes zinegotziarekin batera; Goio Uriarte kultura teknikariak idazkari gisa jardun du.
Tradición kartelak irabazi du aurtengo lehiaketa