Sendotasuna erakutsi du Real Unionek etxean jokatutako lehen partidan: Bigarren B mailako talde indartsuenetako bat, Real Madril B, 1-0 hartu du mendean. Horrenbestez, sailkapenaren goialdean daude txuribeltzak 4 punturekin. Talde bakarrak lortu ditu sei puntuak, Athletic Bk, eta bera da lider. Lau puntutara berdinduta dago Irungo taldea: Albacete, Leioa eta Mahadaondarekin.
Asier Santana da Real Unionen entrenatzaile berria. Aitor Zulaikaren lekukoa hartuko du, baina lantalde tekniko ia berdina izaten jarraituko du: Iñaki Goikoetxea bigarren entrenatzailea, Ibon Zoilo prestatzaile fisikoa eta Ricardo Costa atezainen prestatzailea.
Jokalariei dagokienez, Ignacio Otaño atezaina (Lagun Onak-etik dator), Mario Capelete (Oviedotik dator), Roger Escoruela, Andoni Gorosabel eta Joseba Arriaga fitxatu ditu taldeak.
Maila ekonomikoari dagokionez, Real Union arazoak izaten ari da pilatu duen zorragatik. Horri aurre egiteko bide bat izango da BM supermerkatuekin lortutako akordioa: beste hiru urterako babestuko du taldea.
Real Union (Argazkia: kiroletik.eus).