Lau txosna baino ez
Zozketara bost elkarte aurkeztu dira baina Muara elkarteak uko egin dio txosna jartzeari.
Olagarro Kultur Elkartea, Hondarribia Eskubaloia, Lokal-180 Kirol Elkartea eta Psilocybe Elkartea dira aurtengo Hondarribiko jaietan Benta Zaharrean txosna jarriko duten lau taldeak. Abuztuaren 18an egin zuten txosnen zozketa eta sei leku banatzekoak ziren arren, bost elkarte baino ez ziren aurkeztu, aipatutako lauak eta Muara elkartea. Muarak uko egin dio txosna jartzeari eta, hortaz, lau txosna baino ez dira izango aurten Bentan, iaz baino bi gutxiago. Txosna jarriko duten lau elkarteetatik hiruk iaz ere jarri zuten (Psilocybe, Olagarro eta Hondarribia Eskubaloia). Lokal-180 taldeak aurrenekoz jarriko du taberna Bentako kontzertuen eremuan. Irailaren 6an irekiko dituzte txosnak eta 11ko gaualdia eta gero erretiratuko dituzte. Irailaren 6tik 11ra izango dira zabalik. Irailaren 6an, 8an, 9an eta 10ean goizaldeko bostak arte ireki ahal izango dute, 7an orduabiak arte, eta 11n ordubata arte; itxiera ordua baino ordubete lehenago megafonia itzali beharko dute.