Etzi, Abuztuaren 31n, ospatuko dute San Ramon Eguna.
Asteazken honetan, abuztuak 31, San Ramon Eguna ospatuko dute Karrika Nagusian. Duela 25 urte hasi ziren egun hori ospatzen Alde Zaharra-San Juan auzo elkartearen eskutik, eta aurtengoa azken urteetako jai bereziena izango da.
Hasteko, logotipo bat egin dute. Arrate Etxebarria bazkidea izan da egilea, eta Abuztuaren 31n falta ezin diren bi elementu bildu ditu: galtzada-harri nahiz espartina. Horrez gain, estreinakoz, diana egingo dute. Ion Olaizola Peña Poteo txarangako kideak sortu du, eta auzotarrak esnatzen joango da asteazkenean, 09:00etatik aurrera.
San Ramon jaia denez, goizean, santua jaitsiko dute Karrika Nagusitik, eta 11:00etan, meza izango da.
14:30ean, bazkaria egingo dute, Nabartenea elkartean. Pombar zapata dendan eta Batzokiko tabernan erosi daitezke sarrerak 30 euroren truke. Sarrerak erosteko azken eguna da gaur.
Arratsaldeko ekitaldi nagusia, Nazioarteko Espartin Jaurtiketa izango da. 19:00etan hasiko dira haurrak eta 19:30ean helduak.
20:30etik aurrera, DJak girotuko du auzoa.
Egitaraua
- 11:00: Meza, Siervas de Jesus kaperan. Atzokoak abesbatzak parte hartuko du.
- 11:45: San Ramon santua jaitsiko dute, Karrika Nagusitik, Anakako Kofradiaren musikak lagunduta.
- 12:30: Salda eta ardo zuria banatuko dituzte.
- 13:00: Trikitxopereoa, tabernetan.
- 14:30: Herri bazkaria, Batzokokiko Nabartenea elkartean.
- 18:00: Haur jolasak.
- 18:30: Txokolate jatea.
- 18:30: Peña poteo txaranga aterako da.
- 19:00: Nazioarteko Espartin Txapelketa. 19:00etan haurrak eta 19:30ean, helduak.
- 20:30: DJa.
Irungo kale nagusia.