Arraunlari berriak nahi dituzte, etorkizunari begira. 2004tik aurrera jaiotako gaztetxoei deia egin diete.
Aulki mugikorrari eta, bereziki, traineruei dagokienez, une gozoa bizi du Hondarribia Arraun Elkarteak. Olatuaren gainean daude hondarribiarrak eta harrobi lanari esker lortu dute hori. Bide horri eutsi nahi diote eta horretarako ezinbestekoa da urtetik urtera elkartera arraunlari berriak erakartzea.
Horregatik, irailaren 12rako deialdia egin dute, “arraunean hasi edo probatu nahi duten 2004 urtean edo hortik aurrera jaiotako neska-mutil guztiei” egin diete dei. Astelehena da irailaren 12a, jaien ondorengo lehen eguna, eta arratsaldeko seietan agertu behar dute arraun elkartean.
Olatuaren gainean jarraitzeko arraunlari berriak behar dituzte