302 herritarrei egindako inkestan, %60-75ek Udaltzaingoaren lana oso ona dela erantzun dute.
Inkestatuen %60-75ek Udaltzaingoaren lana oso ona dela erantzun dute. Hori izan da Guspot enpresak egindako inkestaren emaitzari nabarmenen. Telefono bidez egin die 302 herritarrei, eta adin ezberdinetakoak izatea kontuan hartu dute.
Balorazio onena jaso duten zerbitzuak terrazen antolamendua eta azokaren ordenazioa dira; txarrena, ordea, isunen nahiz garabiaren sistema. Gaizki aparkatzeagatik isunen ordez beste formula batzuen alde egin dute, baina ez txakurren jabeei jarritakoetan. Kasu horretan, begi onez ikusi dute txakurra solte emateagatik edo kakak ez jasotzeagatik isuna jartzea.
Eskaera errepikatuena kaleetan udaltzain gehiago jartzearena izan da.
Azkenik, zaratak, tabernen ordutegia, abandonatuta dauden autoak erretiratzea, pasabide iraunkorrak errespetatzea eta txakurrak eta euren kakak dira lehentasuna eman behar zaizkien gaiak inkestatuen iritziz.
Irungo Udaltzaingoak jarriko ditu kontrolak