Beka horrek urtebeteko iraupena izango du, eta ikerketa esparrua irundarrak bere bizitzan zehar landutako arloak izango dira.
Jose Antonio Loidi Euskaraz ikertzeko bekaren deialdia egin du Irungo Udalak. Beka horrek urtebeteko iraupena izango du, eta ikerketa esparrua irundarrak bere bizitzan zehar landutako arloak izango dira: antropologia, filologia, toponimia, literatura, osasun publikoa, hidrologia eta botanika. Hain zuzen, bekaren bidez, Loidi bera omentzea da helburua.
9.000 euroko (gordina) beka izango da, eta lanak entregatzeko azken eguna urriak 6 izango da
Lehiaketaren oinarriak
hemen aurki daitezke, eta informazioa gehiago behar duenak Irungo Udalaren
webgunera edota Euskara Arlora jo dezake. Harremanetarako Euskara Arloaren
emailera idatzi edo 943 50 52 72 telefono zenbakira deitu daiteke.
Jose Antonio Loidi