Urteko lehen seihilekoan "ibilbide gorakorra" mantentzen ari dela nabarmendu du Ficobak.
Ficobak urteko lehen seihilekoaren gaineko datuak eman ditu, eta “ibilbide gorakorra” mantentzen ari dela nabarmendu du. Batetik, iazko epe berarekin alderatuta, 15 ekitaldi gehiago antolatu ditu (148 guztira), eta horrek eragina izan du bisitarien kopuruan ere, %35 gehiago izan dira, 70.270 guztira. Bi alderdi horiei esker, diru sarrerek %16 egin dute gora.
Ficobak berak antolatutako ekitaldiei dagokionez, bi berritasun aurkeztu ditu aurten: Txikien Azoka eta Gipuzkoako Outlet Azoka.
Ezohiko ekitaldi batzuk ere izan ditu: Gipuzkoako Foru Aldundirako lan poltsen azterketa (bertan, 2.000tik gora lagunek parte hartu zuten) eta Euskobot, robot txapelketa.
Datozen hilabeteei begira, hiru ekintza berri izango dira Ficoban Tartako Panpinak ezkontza aretoa (urriaren 15 eta 16an), medikuntza integratzaileri buruzko jardunaldiak eta Euskal Herriko naiz Okzitaniako praktiketako erkidegoak.
Gainean dagoen jardunaldi garrantzitsuenetako bat Uhinak kongresua izango da, irailaren 27 eta 28an. Egiteko dauden beste ekitaldi garrantzitsu batzuk honakoak izango dira: Expogrow (irailak 16-17), magia jaialdia, Irun Zuzenean, Izuaren Pasabidea, Enpleguaren Astea, Ficoauto, Artisautza Azoka eta Gabonetako Haur Parkea.
Ficobaren ataria