Herria gozatzeko, eta presoei haietaz gogoratzen direla erakusteko, Olagarro Elkarteak Hondarribiko Sagardo Eguna antolatuko du larunbaterako.
Olagarro Elkarteak Hondarribiko Sagardo Eguna antolatu du larunbaterako Gipuzkoa plazan. Egiten hasi zirenetik 11. ekitaldia izango da aurtengoa, hirugarrena Alde Zaharrean. Bertan egiten denetik handitu baino ez da egin eta, hori horrela, antolatzaileek ez dute zalantzarik: “Askoz ere leku gehiago Portuan baino, eta lanerako ere gozoagoa”, adierazi dute.
Gipuzkoa Plazan biltzen direnek Hondarribiko (Beko-Errota), Irungo (Ola), Hernaniko (Larregain), Adunako (Zabala) eta Astigarragako (Oialume-Zar, Gartziategi, Petritegi eta Lizeaga) sagardoak dastatzeko aukera izango dute. Eta jateko, ehunka pintxo prestatuko dituztela jakinarazi du Olagarro Elkarteak.
Iaz 600 baso saldu zituzte eta mila pintxo inguru. Hori ikusita, aurten sagardo gehiago eskatu dute eta ordutegia luzatu. 18:00etan hasiko da eta uste dute 21:00ak arte ez dela sagardoa agortuko.
Bihar Hondarribiko Sagardo Egunari buruzko erreportajea argitaratuko dute Oarso Bidasoko HITZAk papereko edizioan eta Interneten
Bidasoko HITZA-k.
Iaz mila pintxo inguru banatu zituzten