Medicus Mundik eta Tirante Plataformak osasun publikoaren aldeko kale-antzezlana egingo dute gaur.
Osasuna preziorik onenean izenburua duen kale-antzerki obra bat antzeztuko dute gaur, asteazkenez, Hondarribiko San Pedro kalean. Medicus Mundi gobernuz kanpoko erakundearen ekimena da eta Tirante Plataforma antzerki taldearekin prestatu dute. Gizartea eraldatzea helburu duen antzerki taldea da Tirante, eta hainbat gobernuz kanpoko erakundeekin lan egin izan du.
Medicus Mundik azaldu duenez, Hondarribira ekarriko duten ikuskizunarekin erakutsi nahi dute “osasun publikoa galtzen ari dela bidegabeko eta desberdina den osasunaren mesederako”.
Proiektu honen garapenean, “publikoa, unibertsala eta kalitatekoa” izango den osasun sistema bermatzeko lanean ari diren beste kolektibo eta gizarte eragile batzuen laguntza ere badu Medicus Mundik, besteak beste Osalde Osasun Eskubidearen Aldeko Elkartearena.
19:00etatik aurrera antzeztuko dute
Osasuna preziorik onenean San Pedro kalean.
Tirante Plataformak antzeztuko du ‘Osasuna preziorik onenean’