Sanferminetako sexu erasoei emandako erantzuna saritu nahi izan du epaimahaiak.
“Festetan gertatutako sexu erasoei emandako erantzun sendo, zabal eta tinkoagatik”, Iruñeko herriak jasoko du aurten Hondarribiko Jaizkibel konpainia parekideak deitzen duen
Hondarribia, Berdintasunaren Hiria saria. Iaz hasi ziren antolatzen, eta “emakume eta gizonen arteko berdintasunaren alde lan egin duten pertsonak edo erakundeak saritzea” du helburu.
Garbiñe Biurrun epaileak, Paul Rios Lokarriko koordinatzaile ohiak, Nieves Alza Hondarribia Saskibaloia klubeko presidente izandakoak eta Maddalen Iriarte kazetariak osatu dute epaimahaia, Xabier Lapitz konpainia parekideko ordezkariarekin batera. Haien ustez, Iruñeko herriak sanferminetan erakutsiriko jarrera “gainerako festentzako eredu ezin hobea” izan da.
Irailaren 3an banatuko dute Hondarribia, Berdintasunaren Hiria saria. Jaizkibel konpainiak “Iruñeko agintari nagusiak, mugimendu feministaren ordezkariak eta peñetakoak” gonbidatu ditu egun horretan egingo den ekitaldira.
Iaz banatu zuten lehen aldiz ‘Hondarribia, Berdintasunaren Hiria’ saria