Santiago plaza haurrez bete da Madalen Eguneko arratsaldean.
Betiko jokoekin betiko arrakasta lortu dute Madalen karrikako festetako antolatzaileek
Ondo pasatu nahi ez duenak lekurik ez du Hondarribiko Madalen karrikan, ez behintzat jaietako egun handian. Urteroko tradizioari eutsiz, betiko jokoak antolatu dituzte Madalen Eguneko arratsaldean eta Santiago plaza txiki geratu da hurbildu diren haur guztiak kabitzeko.
Hala ere, denek izan dute nahi adina jolasteko aukera eta sari bat baino gehiagorekin itzuliko dira etxera. Baina hori geroxeago izango da, oraindik ez baita festa bukatu.