Irunen 250. urteurrena dela eta, udaletxean bisita gidatuak egingo dituzte udan zehar.
Irunen 250. urteurrena dela eta, udaletxean bisita gidatuak egingo dituzte udan zehar. Lehenengoa, etzi, hilak 23, izango da, 10:30etik aurrera, eta euskaraz izango da.
Gipuzkoako Historialarien Elkartearen eskutik egingo dituzte bisita gidatuak eta ordubeteko iraupena izango dute. San Juan harrian geratu dira.
Ekitaldi horren bidez, San Juan plaza, udaletxearen kanpoaldea, barrualdea, eskalinata, osoko bilkura aretoa edo alkatetzaren inguruko xehetasunak emango dituzte.
Parte hartzeko email bat bidali behar da
historialarien elkartera.
Hurrengo bisitak, abuztuaren 13an eta irailaren 10ean izango dira, euskaraz; eta hilaren 30ean, abuztuaren 20an eta irailaren 17an, gaztelaniaz.
Irungo udaletxea