Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Igor Obeso: "Dantzari lana da gurea"

Euskal Herriko beiragile bakarra da hondarribiarra. Irungo Gabiria industrialdean Argiabadago tailerrean egiten du lan duela, ehundaka urte bezala.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia,Irun
2016/07/20
Igor Obeso beiragintza argiabadago

Argiabadago tailerrean hainbat lan erakusgai ditu Obesok

Beiragilea. Ez zarete asko lanbide hori duzuenak. Ez, oso gutxi, egia esan. Euskal Herrian bakarra eta Espainiako Estatuan, horrela, tailer txikiak [pentsakor], zer egongo dira, bost bat, sei bat. Zuk nola bukatu zenuen hain ofizio berezia egiten? Ni burdinekin hasi nintzen lanean. Gero poliki-poliki hasi nintzen beira sartzen, beirateak egiten eta horrelakoak. Behin Ainhoara (Lapurdi) joan nintzen, ibilaldi batean, eta han beiragile bat ikusi nuen. Asko gustatu zitzaidan, eta galdetu nion ea aukerarik ote nuen berarekin ikasten jartzeko, aprendiz bezala. Baietz esan zidan, eta harrezkeroztik ari naiz. Garai bateko ofizioa garai batean bezala ikasi zenuen, aprendiz bezala maisuarekin. Bai, hala da. Bi urtez egon nintzen berarekin, eta ondoren beste hainbat lekutan formatu naiz, Txekoslovakian, Mallorcan. Duela hogei urte izan zen hura. Ikasteko leku onak al dira aipatu dituzun horiek? Beno [arnasa bota du], ez dago aukera askorik, ez dago eskolarik, hemen estatuan behintzat ez. Frantzian, Txekian eta Alemanian badaude. Garai hartan hura zen ikasteko nuen aukera bakarra, eta horrela egin nuen. Eta herrira bueltan, tailerra muntatu zenuen. Bai, ez nuen tailerra non kokatu eta Izotz Mendiburuk eskaini zidan bere tailerrean jartzeko aukera, Guadalupeko bidean —Hondarribiko Santiago auzoan—; han jarri nuen lehen tailerra. Beirarekin ni hasi nintzen, gero berak ere egin zuen, baina ez zuen jarraitu eta ni bakarrik geratu nintzen. Ondoren Irurara joan nintzen, eta duela bi urte itzuli nintzen. Eta Irunen ireki nuen tailerra —Gabiria industrialdean, Katea auzoan—.
Igor Obeso beiragintza artisautza

Igor Obeso, Hondarribiko Erdi Aroko Azokako azken ekitaldian

Zenbat urte formatzen? Denak, ez dut formazioa bukatu, eta ez dut inoiz bukatuko. Palma Mallorcan nire aholkularia dut, Pere Ignasi, nire maisua. Urtean hiru-lau aldiz hara joaten naiz edo bera hona etortzen da, formazioa jarraitzeko, zalantzak argitu edo ikasi nahi ditudan teknikak berarekin ikasi… Zaila da beiragile izatea? [Barre eginez] Bai, ofizio nahiko zaila da. Milaka urteko ofizioa da, dena asmatuta dago, ez dago ezer asmatzerik, baina gertatzen dena da oso teknikoa dela. Dantzan egitea bezalakoa da, koreografiak dira, dantza bakoitzak bere mugimenduak ditu, bere teknika propioa. Dantzari lana da gurea. Baina, zer da garrantzitsuena pieza bat egiterakoan? Dena [azkar erantzunez]. Denak eragiten du piezan, oso azkar egiten dugu lan, erdi likido egoeran dagoen materiala lantzen dugu, eta mugimendu guztiek, keinu guztiek eragina dute piezarengan. Azkar egin behar dugu materiala hoztu egiten delako eta beroa dagoen bitartean soilik landu daitekeelako. Pieza batentzako mugimendu multzo bat dago, eta beste batentzat beste multzo bat, antzerakoak dira, baina ez dute zerikusirik.

«Erdi likido dagoen materiala lantzen dugu; keinu guztiek eragina dute piezan»

Lehen urratsa putz egitea da, hortik dator putzagile adiera… Bai, baina guri ez zaigu gustatzen izen hori, badirudielako egun osoa ematen dugula burdinezko kanaberatik putz egiten. Prozesuan gutxien egiten dena da putz egitea, horregatik guk nahiago dugu gure burua beiragile gisa izendatu. Askotan galdetzen digute ea nolako birikak behar diren, eta egia esateko, suabe-suabe egin behar da putz, kanaberatik bidaltzen dugun airea berotu eta zabaldu egiten delako; ez da birika handirik behar. Zuri zer da prozesutik ikasten gehien kostatu zitzaizuna? Prozesu guztia. Hasieran beirak zu kontrolatzen zaitu, eta gero iristen da une bat zu zarena beira kontrolatzen hasten dena. Baina mugimenduak ikastea, tempo-a hartzea, zaila da, denbora asko ematen du hori ikasteak, noiz jarri indarra, noiz kendu… Oraindik ez duzu dena ikasi? Ez, ez dut inoiz lortuko. Baina hori da polita, beti ikasten egon behar izatea. Lanbide ikusgarria da, magikoa. Ezerezetik piezak sortzen dira, koloreak aldatzen joaten dira, formak… Bai. Prozesuak gu harrapatzen gaitu, beiraren kolorea beroa dagoenean, magia hori mugimenduan ikustea, berotasuna sentitu, materiala nola eraldatzen den sentitu. Gero, pieza bukatzerakoan, bai, politak dira, baina guretzat horren aurrekoa da magikoa, beira urtuta dagoen bitarteko prozesua. Berotasunaz ari zarenean, bero handiaz ari zara. Lanbide gogorra ere bada, ez? Bai, bai, lanbide sufritua da. Bero asko pasatzen dugu eta ezin zara ohitu, aguantatu egiten duzu, baina ohitu ez, gorputzarentzat ez delako normala bero hori. Asko gustatu behar zaizu, bestela ez du pena merezi. Nolako piezak egiten dituzu? Zein bezero dituzu? Baditugu gure kreazioak eta gure bildumak, baina batez ere enkarguzko lanak sortzen ditugu. Garaikurrak, trofeoak, enpresentzako, kirol federazioentzat… Gero argiteria asko egiten dugu, lanparak… horiek partikularrentzako, edo arkitekto edo diseinatzaileentzako izaten dira. Beste artistentzat ere egiten dugu lan, eskultoreentzako eta abar, egurrarekin edo burdinarekin lan egiten dutenak eta beiran zer edo zer egin nahi dutenak. Sukaldeko tresnak ere, basoak, kopak, platerak… Denetarik. Aurten, esaterako, Hiruzta txakolindegian instalazio bat egin dugu, putzu batean iturriak eta horrelako istorio batzuk… Hilarriak ere egin ditugu. Eta orain gauza berri bat egiten ari naiz. Labeak. Nola labeak egiten dituzula? Beira sortzeko labeak? Bai, beste beiragileentzako labeak. Eta oso ondo doa. Diseinu bat asmatu nuen, labe elektrikoa. Normalean gasezko labeak izaten dira eta hori oso garestia da, eta mantenu handia du. Labe elektrikoa asmatu nuen, oso ondo doana; Frantziako beiragile batek ikusi zuen eta eskatu zidan. Horren ondoren, labe pila bat atera zaizkit. Aurten hiru tailer muntatu ditut Biot eta Niza hirietan eta labe guztiak egin dizkiet. Eta orain Segoviako La Granjan, estatuko tailer handienean, jarri behar ditut labeak. Mundu horretan sartzen ari naiz. Ardura handiagoa da, ez da lanpara bat, labeak dira, eta ondo funtzionatu behar dute, baina konfiantza ere badut, beiragilea naizelako eta badakidalako lanbideak zer eskatzen dion labeari, zer nolako labeak egin behar diren. Bezeroaren aurrean hori bonus bat da, eta badirudi hortik ere zer edo zer atera daitekeela. Zure mesederako aritzeaz gain lanbidea bera salbatuko duzu, hortaz? Bai, beiragileak nonahi jarriko ditut [barrez].

«Labe elektrikoa asmatu nuen eta oso ondo doa. Labe pila bat atera zaizkit»

Ikusten al duzu lanbidea arriskuan? Ez [burua mugituz], ez. Bezeroak dauden bitartean, lanbidea maite duten pertsonak dauden bitartean, beiragileak egongo dira. Ez da galduko. Labe elektrikoa asmatu duzu, baina ba al da lortu ez duzun piezarik, behin eta berriz saiatu eta lortzen ez duzunik? Bai [burua atzeraka botaz], pila bat daude. Adibidez, Veneziako kopak asko gustatzen zaizkit, oso finak direnak eta filigrana askorekin. Horiek egitea teknikoki oso zaila da. Garai batean beiragintzan espezialistak zeuden, porroiak egiten zituenak beti porroiak egiten zituen, eta Veneziako kopak egiten zituenak, Veneziako kopak beti. Ni denetarik egiten saiatzen naiz, baina ez naiz ezertan espezialista, eta zehazki Veneziako kopak oso teknikoak dira. Noiz edo noiz saiatzen naiz, oso txarra naizela ikusten dut eta bertan behera uzten dut. Ez duzu inoiz lortu? Lortu, lortu dut, baina behar den fintasun eta estilismoarekin ez. Teknika garatzeko behintzat balioko zizun saiatzeak, ez? Bai, bai, noski. Eta gainera ezin dut pentsatu egiten hasi eta lortuko dudanik. Ordu asko eta asko sartu behar dira teknika ikasteko. Zenbat denbora kendu dizu pieza konplikatuenak? Beira puztuan ordubete ja pieza oso luzea da, oso azkar lan egiten dugulako. Baina gerta daiteke pieza askoko lana izatea, adibidez, berrehun piezako lanpara bat. Astebete edo gehiago egon zaitezke lan hori bukatu arte. Baina pieza arrunt bat, pitxer bat, hamar edo hamabost minututan hasi eta bukatu egiten da. Prozesua ezin da gelditu, hasi eta bukatu egin behar da. Zure piezak ikusi nahi dituenak nora jo dezake? Bada hona etor daiteke, tailerreko goiko pisuan dudan erakusketara. Hiruztan aipatu dudan instalazio hori ikus dezake, eta Endanean beste erakusketa iraunkor bat jarri dugu. Dendetan ez dugu saltzen, noizbehinka azoketara joaten gara baina azoketan ezin duzu pieza onik saldu, garestiak direlako eta arriskutsua delako pieza handiak eramatea. Hona [tailerrera] etortzen denak zu lanean ikusteko aukera du, bisita gidatuak antolatzen dituzulako. Guri asko laguntzen digu jendeak ikustea nola egiten dugun lan, asko ezagutzen ez den teknika delako. Teknika ikusteak balioa ematen dio piezari, askoz gehiago baloratzen da pieza hori. Hemengo jendea baino gehiago Ipar Euskal Herrikoa etortzen zaigu, jubilatuak, talde txikiak… Gustura egiten dut, abisatzen dutenean hobe (argiabadago.com webgunearen bidez), dena koordinatzea ez delako erraza. Haurrak ere etortzen dira, eta ni haurrekin gustura, ez direlako lotsatzen, eta galdera oso dibertigarriak egiten dituztelako. Prozesuan zer pieza egingo dudan asmatzen saiatzen dira, ez diedalako esaten, eta oso ondo pasatzen dut. Akaso egunen batean etorriko zaizu baten bat, bisita gidatu batean, zurekin ofizioa ikasi nahiko lukeela esanez. Lagunduko al zenioke? Bai, bai, noski. Etorri izan zaizkit, baina ia inork ez du jarraitu. Ez dakit oso gogorra naizelako edo ikusi dutelako hau lan konplikatua dela. Batek jarraitu du eta orain tailerra muntatu du, Frantzian. Urtebete egon zen hemen eta tailerra irekitzen lagundu diot. Hemen ikasi, ondo ikasi eta bere kasa jarri dela jakiteak poza handia eman zidan. Bitartean, zuk, luzerako duzu? Espero. Oso gustura nago, lana dagoen bitartean, eta gustura nagoen bitartean, jarraituko dut.

Igor Obesoren lanetako batzuk

Igor Obeso. Argiabadago
Igor Obeso. Argiabadago
Igor Obeso. Argiabadago
Igor Obeso. Argiabadago
Igor Obeso. Argiabadago
Igor Obeso. Argiabadago
Igor Obeso. Argiabadago
Igor Obeso. Argiabadago
Igor Obeso. Argiabadago
Igor Obeso. Argiabadago
Igor Obeso. Argiabadago
Igor Obeso. Argiabadago
Igor Obeso. Argiabadago
Igor Obeso. Argiabadago
Igor Obeso. Argiabadago
Igor Obeso. Argiabadago
Igor Obeso. Argiabadago
Igor Obeso. Argiabadago
Igor Obeso. Argiabadago
Igor Obeso. Argiabadago
Igor Obeso. Argiabadago
Igor Obeso. Argiabadago
Igor Obeso. Argiabadago
Igor Obeso. Argiabadago
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.