Dies Oiassonisen aurtengo ekitaldia guztien artean "osoena" izan dela esan du udalak.
Irungo Udalak Dies Oiassonisen aurtengo ekitaldia guztien artean “osoena” izan dela adierazi du, joan den asteburuan jaialdia izan ondotik. Hiru egunetan zehar, jende ugari ikusi dela jakinarazi du Miguel Angel Paez zinegotziak, eta batik bat historia birsortzeko ekitaldiek, gladiadoreak eta legionarioak kasu, piztu dutela jendearen arreta. Horren adibide izan da Santiagoko pilotalekuko erromatar zirkua: 2.300 lagun joan baitziren ikustera.
Ekitaldien artean ere Isis jainkosaren prozesioa nabarmendu du Paezek, eta beste behin ekitaldi garrantzitsuena izan dela. Tailerrak ere ia beteta izan direla azaldu du zinegotziak.
Irun Dastatu ere pozik
Hainbat tailer antolatu zituen Irun Dastatu plataformak Dies Oiassoniserako, Italiako ardoen dastaketa; ogia, izozkia eta eztia egiten ikasteko tailerrak, eta horiek denak “arrakastaz” atera dira aurrera, Paezen arabera. Gourmet afaria ere erabat bete dela gaineratu du, eta jende asko kanpoan geratu zela.
Dies Oiassonisen, Isis jainkosaren prozesioa.