Duela 80 urte herrian gertatutakoa kontatuko dute irailaren 6ra arte, Facebook bidez nahiz herriko paneletan.
Abotsanitzek 1936an gertaturikoaren errelatoa egingo du egunero bihartik eta irailaren 6ra bitartean. 36ko Gerra hasi zela 80 urte bete ziren atzo, eta horri lotuta egingo dute eguneroko kontaketa. “Helburua, 1936 urteko data horien artean Hondarribian egunetik egunera gertaturikoak kontatzea izango da”, azaldu dute.
Duela 80 urte herrian gertatu zenaren kronika bi modutara egingo du Abotsanitzek, sare sozialen bitartez (
Facebook orrian) eta auzoetako paneletan kartelak jarriz. “Kartelak herriko zenbait paneletan jarriko ditugu astean bitan eta sare sozialen bidez egunero zabalduko dugu eguneko gertakarien berri emanez”.
Gainera, kontaketa posta elektronikoz jaso nahi duenak aukera izango du,
Abotsanitz alderdiaren helbidean hala eskatuz gero.
Irun eta Hondarribiko errefuxiatuak Hendaian, 1936ko iraileko lehen egunetan.