Klarak, kanoako finalerako sailkatu da Gazte Mailan, nahiz eta gero, dominarik ez eskuratu.
Asteartetik igandera, Krakovian, Gazte Mailako eta 23 urtez azpiko Munduko Slalom Txapelketa jokatzen aritu dira. Bi ordezkari eraman ditu Santiagotarrak elkarteak: Telmo eta Klara Olazabal. Bi anai-arrebek lan bikaina egin dute, Telmok 23 urtez azpikoetan, eta Klarak, Gazte Mailan. Batetik, Telmok, brontzezko domina lortu du, taldeka, K1ean. Irabazlearengandik, Alemania, 1,56 segundora geratu da Espainiako selekzioa, bi segundoko zigorra jaso eta gero.
Bestetik, Klarak, kanoako finalerako sailkatzea lortu du Gazte Mailan, nahiz eta gero, dominarik ez eskuratu. Azken postuan bukatu du finalean, 10.en, 54 segundoko zigorra jaso eta gero. Irabazlearengandik ia 57 segundora geratu da.
Kanoarekin finaleraino iristea lortu du, baina ez da parte hartu duen diziplina bakarra izan; K1ean finalerdiraino iritsi da.
Telmok, bakarka, sailkapen fasean esan zion agur Munduko Txapelketari.
Klara eta Telmo Olazabal. (Argazkia: Santiagotarrak)