Segurtasun sailaren arabera, ezagunen arteko liskarra izan da Foru kalean.
Segurtasun saileko ikerlariak, goizez, arrastoen bila.
Labankadaz zauritutako bi pertsona eraman dituzte gaur goizaldean erietxera, Hondarribiko Foru kalean izandako liskar baten ondorioz.
Segurtasun sailak HITZAri baieztatu dionez, liskarrean parte hartu duten pertsonek elkar ezagutzen zuten, eta eremua ikertzen ari dira, gertatutakoa argitzeko.
Zauritutako batek besoan labankatu dute eta Bidasoaldeko Ospitalera eraman dute. Beste zaurituak lepoan eta bizkarrean jaso ditu labankadak, eta Donostiara eraman behar izan dute, larri.
Goizaldeko zazpietan izan da gertakaria, Foru kaleko diskotekaren kanpoaldean.