Barbakoa, beroa eta, batez ere, bluesa
Okel jatea eta zuzeneko musika uztartu dituzte eguerdian. 20:00etatik aurrera, blues gehiago.
Hirugarren egunean bete-betean sartuta dago Hondarribia Blues Festival jaialdia. Larunbata harrera bikaina duen barbakoarekin hasi dute blueszaleek. Bentako Blues Villagen bazkaltzeko parada izan dute hara igo direnek. Meteorologiak eta xingarrek sortutako beroari aurre egiteko, zuzeneko musika entzuteko parada izan dute: Tota Blues Acousticek jo du lehendabizi, eta Big Mama Montse & Tofol Martinezek, ondoren. Gonbidatu bereziak izan dituzte, eta mahaian eseritakoek aulkitik jaikiarazi eta dantzan jarri dituzte. 20:00etan, aukera egin beharra izango da: Arma Plazan Red House ariko dira, eta San Pedro kalean, berriz, Sweet Marta & Blues Workers. Eguneko platerik indartsuena —orain bai— 21:30ean hasiko da, Bentako oholtza nagusian. Honako taldeak ariko dira, hurrenez hurren: Serious Business (21:30ean), Henry Gray & The West Coast all Stars feat. Junior Watson, Fred Kaplan and Bob Corritore (22:30ean) eta The Etta James Exprience (00:00etan). Bihar, azkeneko egunean, egitarauak antzeko eskema izango du. Kontsulta egiteko, sakatu